XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); afrikaturik ez, eta frikari pare bat Iparraldean.

Nola zehazki harrapatuko eta transkribatuko gure sei fonemok? Aski lan, jakina.

Horrelako zerbait gertatzen zaie erdararen hizkuntza-mundutik euskararenera datozenei.

Alde batetik, espero duten azentu-gailentasunik ez dute entzuten; eta, beraz, azenturik ez dago, esaten digute.

Besterik, berriz, espero duten silaban ez dute hautematen; baina projektatu egiten dute beren pattern-aren arauera.

(Ikus, honi buruz, 0.1.kap.).

S.1.4.1. Kontutan hartzekoa bide da, honi buruz, 1982-ko udan burututako Testa (ik. 0.2. kap.).

Euskaldunek geure azentuari buruz eskolaturik ez izanik ere, euskal azentuari buruz sendikortasun handiagoa aurkitu zen euskaldun zaharrengan, euskaldun berriengan baino.

(Esan beharrik ez: azkeneko hauengan gaztelania zen ama-hizkuntza).

Euskalkien sailkapena azentuaren arauera Euskalkien sailkapen tradizionala (zazpi euskalki nagusitan: Bizkaiera, Gipuzkera, Lapurtera, Nafarrera, Baxenabarrera, Zuberera eta Erronkariera) Azkue-rengandik datorkigu: eta gaur arte, gutxi gora-behera bederen, euskalariek ontzat eman dute.

Azkue-k, dena dela, Bonaparte printzearen lanetatik hartua zuen; orain dela mende bat hark emandako sailkapena pitin bat aldatuz: bi baxenabarrerak batuz, bi nafarrera garaiak ere batuz, eta erronkariera zubereratik bereziz.

Zazpi euskalki, beraz, Azkue-ren ustez; eta ez printzearen zortziak.

Jakina denez, euskal aditzaren konjugazioaren arauera egin zuen Bonapartek bere sailkapena; eta normala da, horixe baitzen garai hartako joera.

Gaurko irizpidearen arauera, berriz, fonologi alderdiak gutxietsiak izan zirela iruditzen zaigu.

Eta azentuaren gorabeherak, bereziki, euskalki nagusien arteko isoglosak finkatzerakoan ez zirela behar adina kontutan izan.

Bonaparte-ren eta Azkue-ren arauerako dialekto-mapak, beste modu batez esateko, ez du euskal azentuaren arauerako mapa marrazteko balio.

S.2.1. Mitxelena-k proposatu du (Bol. Sem. J. Urquijo, 1972) azentuaren arauerako lehendabiziko euskalki-sailkapena.

Eta, gaur mintzatuak diren euskalkien artean, lau multzo berezi ditu: Tipo I delakoa, Tipo II delakoa, Tipo III delakoa, eta Tipo IV delakoa, azkenik.

Tipo I bataiatutakoa da gaur erabiliena; eta azpi-multzo batzutan zatiturik dago.

Bizkaiera, Gipuzkera eta Lapurtera biltzen ditu; baita Mendebaldeko Baxenabarrera, eta Gipuzkoa ondoko Nafarrera garaia (...).